Maya Mam emakumeak nekazaritzako ekoizpen-jardunetan …

Maya Mam emakumeak nekazaritzako ekoizpen-jardunetan ...

Maya Mam emakumeak nekazaritzako ekoizpen-jardunetan indartzea beren bizi-kalitatea hobetzeko, emakumeen ahalduntzean eta erabakiak hartzeko eta eskubideak baliatzeko autonomian oinarrituta

Laburpena: 40 emakumeren gaitasunak, trebetasunak eta esperientzia indartzea du helburu proiektuak, emakumeen eskubideen, autonomiaren eta nekazaritzako eta merkataritzako jardueretan ahalduntzearen esparruan, diru-sarrerak hobetu ahal izan ditzaten, genero-ekitatea, ingurumen-justizia eta ondo bizitzea xede dituen testuinguru batean. Elkarteko emakumeei eta buruzagiei zuzendutako prestakuntza-ekitaldi batzuk garatzea proposatzen da, autoestimuari, genero-berdintasunari, emakumeen eskubideei, antolamenduari eta administrazioari eta eragin politikoari buruzkoak; horrekin batera, zizare-konpostaren eta tomate-piloien ezarpena, ekoizpena eta merkaturatzea ere egingo dute, diru-sarrerak hobetu eta autonomoago izan daitezen eta, hartara, ahaldundu daitezen. Horretarako, halaber, emakumeen bikotekideak sentsibilizatzeko prozesu bat hastea aurreikusten da, maskulinitateen ikuspegitik begiratuta.

Xede-biztanleria:   Quetzaltenango departamentuko (Guatemala) Cojolá udalerriko ASODIQ elkarteko 40 emakume indigena nekazari

Emaitzak:

1E. ASODIQ erakundeko zuzendaritza-batzordeko eta hiru lan-batzordetako kideen (hau da, 10 Maya Mam emakume) antolamenduko, administrazioko eta kudeaketako gaitasunak indartu dira eta, horri esker, been ahalduntzea sustatu ahal izan dute, ekoizpen-jarduerak modu autonomoan garatu eta jarduera horien jasangarritasuna bultzatzeko.

2E. ASODIQ erakundeko 40 Maya Mam emakumeren diru-sarrerak % 15 handitu dira eta haien autonomia ekonomikoa hobetu da bi nekazaritza-ekoizpeneko bi aukera (zizare-konpostaren eta tomate-piloien ekoizpena) modu kontziente eta arduratsuan sustatuz; izan ere, bi produktu horiek negutegiko tomateen balio-katea aberasten dute, eta batez ere tokiko merkatuaren eskariak hornitzen dituzte.

3E. ASODIQ erakundeko ekoizle diren 30 Maya Mam emakume indigenen eskubideak defendatu eta indartu dira, eragin-estrategien bitartez, erabakitzeko sare eta guneetan parte hartuta, eta jakintzak trukatzearen eta salaketak egitearen bitartez.

Finantzaketa:

Donostiako Udala: 49.996,25€
Toki-ekarpena: 12.610,35€
Proiektuaren aurrekontu totala: 62.606,06€

Egikaritzapena: 2022

Lankidea: Asociación de Desarrollo Agrícola y Microempresarial (ADAM)