Espainiako Transnazionalen ondorioa eta Mexikon eta Guatemalan eragiten dituzten gatazka sozioekologikoak

Laburpena: Proiektu honen helburu nagusia Espainiako transnazional batzuen lanak Mexikon eta Guatemalan dituen ondorio sozioekologikoak ezagutzera ematea da. Transnazionalak herrialde horietan ezartzearen ondorioz, herrialde horietako indigenek ikusi dute ingurumen-arloan, gizarte-arloan eta politika-arloan dituzten eskubideak urratu dizkietela. Kapitalaren boterea botere soziala menderatzen ari dela. Energia-eredu jasanezinak ingurumen-arloko eta gizarte-arloko ondorioak dituela.

Prestakuntzaren bitartez, esperientziak trukatuz, sentsibilizazio-materialak eginez, salaketa-kanpainaren bitartez, aukerak emanez eta abar beste errealitate batzuk ezagutzera eman nahi ditugu eta Gipuzkoako gizartea mobilizatu nahi dugu pertsona guztiak modu aktiboan murgiltzeko Giza Eskubideak defendatzeko, sustatzeko eta lortzeko ahaleginean, baina ez Gipuzkoan bakarrik, baita munduko beste leku batzuetan ere.

Xede-biztanleria: Donostiako campuseko UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleak eta irakasleak, eta Gipuzkoako biztanleria orokorrean

Emaitzak:

E1.  UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleek eta irakasleek transnazionalen megaproiektuen aurrean defentsa juridikoa izateko nazioarteko esperientziak ezagutu dituzte, eta horrek, irakasle eta ikasle horiek prestatzeaz gain, beren karrera profesionala garatzeko eremua zabaldu du

E2. Sorkuntzatik eta ikaskuntza kooperatibotik abiatuta sentsibilizatzeko tresna bat prestatu eta abian jarri da Espainiako transnazionalek Mexikon eta Guatemalan eragiten dituzten ondorioak ezagutzera emateko

E3.  Gipuzkoako hainbat udalerritako biztanleriak ezagutzen ditu Espainiako enpresa transnazionalen ondorioak eta ondorio horiek salatzeko mobilizatu da.

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 59.995,68€
Tokiko ekarpena: 5.020,00€
Proiektuaren guztizko aurrekontua: 65.015,68€

Egikaritzea: 2018-2019