Eskuin-muturraren gorakada ez da jada urrutiko mehatxua: errealitatea da, eta gure gizarteko hainbat arlotan du eragina, baita unibertsitate publikoan ere. Bere diskurtsoak, intolerantzian eta desinformazioan oinarrituta, arriskuan jartzen ditu oinarrizko printzipioak, hala nola pentsamendu-askatasuna, aniztasuna eta inklusioa; hau da, goi-mailako hezkuntza kritiko eta pluralaren funtsezko zutabeak.
Egoera horren aurrean, UKS sareak (www.uks.eus) -ikasleek, irakasleek, GGKE-ek eta gizarte-mugimenduek osatua denak- jardunaldi batzuk antolatu ditu, errealitate horrek unibertsitate publikoan nola eragiten duen hausnartzeko eta ekiten hasteko gakoak eskaintzeko. Arrazakeriaren aurkako alorrean, feminismoan eta maskulinitateetan nahiz komunikazioan eta fake news-etan erreferentziazkoak diren adituak izango ditugu, baita eztabaida kolektiborako guneak ere. Jardunaldiei amaiera emateko, La Basu rap-abeslari feministaren kontzertua izango da, aldaketaren aldeko ahalegin horri musika eta artea gehitu nahian.
NOIZ: Abenduak 12
NON: Zuzenbide Fakultateko Paraninfoa (Manuel Lardizabal Ibilbidea, 2, Donostia)
PROGRAMA: Hemen
IZENA-EMAN: Hemen (Abenduak 10 arte).
+ info: https://uks.eus/agenda/
DOAKOA!
