Jone Oterori elkarrizketa Euskadi Irratiko Faktorian

Elkarrizketa urriaren 9an egin zen, eta Jonek Emakumeen Parte-hartzea Memoriaren Eraikuntzan ikerketa aurkeztu zuen.

Jone Oterori elkarrizketa Euskadi Irratiko Faktorian

Joan den urriaren 9an, Maider Segurola kazetariak Jone Otero ikertzaile durangarra elkarrizketatu zuen Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Jonek Emakumeen parte-hartzea memoriaren eraikuntzan: Euskal Herriko eta Guatemalako esperientziak ikerketa idatzi du Baketik Fundazioarekin batera 2023an eta 2024an garatzen ari garen «Memoria, tokiko ikuspegi eta ikuspegi global feministatik, bizikidetza baketsua eraikitzeko tresna gisa» proiektuaren baitan.

Hemen entzun dezakezu 20 minutuko elkarrizketa:

Edo egun hartako Faktoria saio osoa HEMEN

Elkarrizketa Guatemalan, El Salvadorren eta Kolonbian gataztak bizi izan dituzten eta bakearen aldeko aktibistak diren 7 emakume Donostian zirela aprobetxatuz egin zen. Emakume horiek aipatu dugun gure proiektu honetan parte hartu dute, beren ezagutzak, bizipenak eta hausnarketak eskainiz.

Emakume hauen izenak Luz Marina Hache, Luz Marina Monzón eta Connie Ramírez, Kolonbiakoak, Dorita Mirón eta Elizabeth Moreno, Guatemalakoak, eta Morena Herrera eta Yeny Jirón, El Salvadorkoak, dira.

Horietako bik, Luz Marina Monzonek eta Elizabeth Morenok, gainera, Jonerekin izandako elkarrizketaren amaieran euren begirada eskaintzen dute.

Donostian egindako egonaldian, irailaren 30etik urriaren 6ra bitarteko astean, Euskadiko eta Latinoamerikako emakumeen arteko hainbat topaketatan lagundu ziguten Aieteko Jauregian.

Astea urriaren 5ean egin zen azken topaketa batean amaitu zen.

Bertan, proiektuan parte hartu duten Euskal Herriko eta Ameriketako emakume ia guztiak elkartu ginen. Bertan emakumeen rolari eta gure herrialdeetako gatazka armatuen ondoren bakea eraikitzean emakumeok erabakitze espazio politikoetan dugun presentziari buruzko hausnarketari heldu genion.

Jone Oterori elkarrizketa Euskadi Irratiko Faktorian