Memoria, ikuspegi feminista lokal-globaletik, bizikidetza baketsua eraikitzeko tresna gisa

Laburpena:
Proiektu honek Euskadiko eta Latinoamerikako emakume ekintzaile bakezaleak indartu nahi ditu, bizikidetza baketsua eraikitzearen alde egiten duten lanean, emakumeek gatazken eraldaketan egiten dituzten ekarpenak ikusarazia izan dadin, eta, horrela, haien ahotsak kontaketaren eraikuntzan txertatua izan dadin.
Funtsezkoa da Euskadiko belaunaldi berriek gertatutakoa ikuspegi inklusibotik ezagutzea, emakumeen bizipenak eta esperientziak kontuan hartuta.
Helburu horrekin, proiektu honetan prestakuntza-tresnak eta metodologia pedagogikoak landu eta ezartzen ari dira dira, tokiko ikuspegi feministatik eta globaletik lantzeko.

Xede-biztanleria
Zuzeneko xede-biztanleria, bere ezaugarriak eta harekin egindako lana kontuan hartuta, 4 talde handitan bana daiteke:
a) Euskal gizarteko andre aktibista boluntarioak, gatazkan eta gatazkaren ondoren gatazkak eraldatzearen eta bakea eraikitzearen alde lan egin zutenak.
b) Latinoamerikako giza eskubideen aldeko emakume aktibistak, gure erakunde aliatuetako kideak. Beren bizitza beren herrialdeetan bakearen alde lan egitera bideratu duten emakumeak, gatazka armatuaren errealitatea lehen pertsonan ezagutzen dutenak, eta gizarte zibil osoa adiskidetze baketsua bilatzeko batu beharra dutenak.
c) Hezkuntza-eremua: unibertsitateko eta eskolako ikasleak eta irakasleak.
d) Estatuko eta nazioarteko estamentu eta erakunde publikoak. Talde honetan, euskal eragile politiko desberdinak biltzen ditugu, baita Guatemala, Kolonbia eta El Salvadorreko estamentu eta erakundeak ere, eta horiekin lantzen ari gara eragin politikoa.

Guztira 305 pertsonarekin lan egitea aurreikusten zen proiektuaren hasieran: 164 emakume ( % 53,8) eta 141 gizon ( % 46,2).

1. emaitza:
Gatazkak eraldatzearen eta bakea eraikitzearen alde lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko eta Latinoamerikako giza eskubideen aldeko ekintzaileak, bake-prozesuetan emakumeek izandako esperientziei buruz hausnartzen eta lan egiten dutenak, ikuspegi lokal-global feminista batetik.

Euskal Herriko eta Latinoamerikako emakumeen topaketa Aieten
Encuentro de mujeres vascas y latinomericanas en Aiete

2. emaitza:
Hezkuntza formalaren eremuko langileek gizartea eraldatzeko eragile gisa egiten duten lana indartzen dute, indarkeriaren ondorioak lantzen dituzten tresna metodologikoak ezarriz eta garatuz eta emakumeek memoria tokiko ikuspegi global feminista batetik eraikitzen parte hartuz.

EHUko ikasleak giza-liburu baten testigantza entzuten, 2024ko urrian.

3. emaitza:
Memoria eraikitzen eta Euskadiko eta Guatemalako esperientziekin kontaketan emakumeek duten parte-hartzeari buruzko ezagutza eta ikaskuntzarako materialak egin, sozializatu eta zabaldu dira.

Memoria, ikuspegi feminista lokal-globaletik, bizikidetza baketsua eraikitzeko tresna gisa

Emakumeen parte-hartzea memoriaren eraikuntzan: Euskadi eta Guatemalako esperientziak” ikerketaren aurkezpena, AECIDen Antiguako (Guatemala) prestakuntza-zentroan, “Feminismos y Procesos de Paz” topaketen barruan, “Veteranas de Guerra de El Salvador” ek antolatuta.

4. emaitza:
Tokiko eta nazioarteko erakunde publikoek ezagutzen eta hausnartzen dute emakumeek memoriaren eraikuntzan eta Euskadiko eta Guatemalako esperientziekin egindako kontakizunean duten zeregina ikusarazteko beharraz.

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 237.973,54 €

Kofinantzaketa propioa: 60.640,57 €

Proiektuaren aurrekontua guztira: 298.614,11 €

Exekuzioa: 2023-2024

Partzuergoan: Baketik Fundazioa

Amerikako Erakunde laguntzaileak:

Kolonbia: Otras voces

Guatemala Verdad y vida

El Salvador Veteranas de Guerra de El Salvador