DONOSTIAKO saioa: maiatzaren 28an, asteartearekin, 18:30etik 20:30era
Lekua: Ernest Lluch Kultur Etxea, 2. tailerra. (Anoeta estadioaren ondoan)
IRUNGO 2 saioa: maiatzaren 29an, asteazkenarekin, 18:30etik 20:30era
Lekua: Palmera Montero Gunea, 2. aretoa
Lau emakumek (“giza liburuak”) osatuko dute Giza Liburutegia. Lau emakume horiek eskubideak defendatzeko lan handia egin dute hainbat esparrutatik (Guatemalako defendatzailea, defendatzaile bakezaleak, emakumeen eskubideen defendatzaileak eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defendatzaileak).
Lau bizitza-historia oso desberdin, baina guztiak ezinbestekoak eta osagarriak, partekatuko dituzte parte hartu nahi duten pertsonekin, eta duten baliotsuena azalduko diete: beren bizipenak eta ibilbide emozionala. Horretarako, hainbat “irakurketa-txandaren” bidez antolatuko da saioa, hau da: “giza liburu” bakoitzeko lauzpabost laguneko elkarrizketa intimoak.
Giza Liburutegiarekin entzute aktiboko dinamikak sustatu nahi dira eta ekarpenak egin giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen lana eta aktibismoa ikusarazteko. Balioa ematea emakumeek gizarte begirunetsuak eta ez hain indibidualizatuak lortzeko egiten duten ahaleginari eta inplikazioari, pertsona guztien eskubideak bermatuak egon daitezen.
Izena eman: https://forms.gle/ciNj47Famkt91R6J7
Ikusi hemen Giza Liburutegi honetan aurkituko dituzun Liburuen katalogoa
