Pertsona Migratuen Integrazio Soziolaboralerako Baliabideen Katalogoa

Atsegin handiz aurkezten dizuegu Pertsona Migratuen Integrazio Soziolaboralerako Baliabideen Katalogoa. Bertan arreta berezia eskaintzen diegu LGTBIQ+ pertsonei. Bidez bide elkartearekin batera egin dugun eta Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duen katalogoa 6 hizkuntzatan argitaratzen dugu: arabiera, gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa eta portugesa.

Leku berri batera iritsitakoan, ez da erraza izaten beti baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa aurkitzea. Lana bilatzeko, ikasten jarraitzeko, titulu bat homologatzeko, prestakuntza bat egiteko, administrazio-egoera konpontzeko, laguntza ekonomikoa aurkitzeko edo gizarte-laguntza jasotzeko nora joan jakiteak alde handia eragin dezake gure egunerokoan.

Gainera, LGTBIQ+ taldeko migratuak izanez gero, beharrizan espezifikoak izan ditzakegu eta zenbait baliabide eskuratzeko oztopoak aurkitu.

Katalogo hau bide hori errazteko sortu da.

Hemen, Gipuzkoan bizi diren migratuentzako baliabide publiko eta pribatu erabilgarrien sorta bat aurkituko duzu, eta arreta berezia jarri dugu LGTBIQ+ taldeko pertsonengan. Helburua da orientazioa, babesa edo laguntza behar duzunean baliatu ditzakezun zerbitzu, erakunde eta espazioei buruzko informazioa erraz eta azkar eskuratu ahal izatea.

Arlo desberdinetako baliabideak biltzen ahalegindu gara, badakigulako pertsona bakoitzaren premiak desberdinak direla. Orrialde hauetan laneratzearekin eta enplegua bilatzearekin lotutako informazioa aurkituko duzu, baita prestakuntzarekin, ikasketak eta tituluak homologatzearekin, gizarteratzearekin eta inklusio soziolaboralarekin lotutakoa ere, eta arreta berezia jarri da, besteak beste, LGTBIQ+ taldeko pertsonengan.

Tresna hau erabiltzeko praktikoa, soila eta erraza izateko pentsatu da. Informazioa bilaketa errazteko moduan antolatu da, zein baliabide dagoen, zer laguntza mota eskaintzen duen eta harremanetan nola jar zaitezkeen azkar identifikatzeko.

Espero dugu katalogoa erabilgarria izango dela zuretzat, eta erantzunak aurkitzen, aukera berriak ezagutzen eta lagundu diezazuketen baliabide eta pertsonengana hurbiltzen lagunduko dizula. Ez ditu egoera Guztiak konpondu nahi, ezta laguntza profesionala ordezkatu ere, oinarrizkoa den zerbait erraztu baizik: baliabideak daudela jakitea, horiek non aurkitu jakitea eta horietara sartzeko tresna gehiago edukitzea.

Gure eskubideak eta eskura ditugun aukerak ezagutzea ere bideak irekitzeko modu bat delako.

Honela egituratuta dago:

  • Atzerriko ikasketen aitortza eta enplegagarritasunaren hobekuntza
  • Laneratzea
  • Arreta integrala
  • Laguntza ekonomikoa eta laguntza-sareak
  • Arreta espezifikoa LGTBIQ+ taldeari
  • LGTBIQ+ pertsonen erakundeak eta elkarteak
  • Migratzaileen erakundeak/elkarteak/taldeak

Katalogo hau baliagarria izango zaizula espero dugu, eta erantzunak aurkitzen, aukera berriak ezagutzen eta lagun zaitzaketen baliabide eta pertsonengana hurbiltzen lagunduko dizula.

Urteetan zehar sortu ditugun baliabideak ikusi ditzakezu HEMEN