2024ko Zinegoak Hedapena Donostian

Urtero bezala, 2024an ere, Gehiturekin batera, LGTBIQ+ Zinegoak Zinemaldiaren Donostiako Hedapena antolatu dugu.

Aurten bi saio programatu ditugu, ekainaren 12an eta 13an, astearte eta asteazkenean, 19:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean.

2024ko Zinegoak Hedapena Donostian

Lehen saioan, ekainaren 12an, Argentina, Suitza, Frantzia eta Espainiako 4 film labur eta Euskal Herriko 2 film labur izango ditugu ikusgai, LGTBIQ+ pertsonen bizitza ezagutzera edo hausnartzera garamatzaten hainbat istorio kontatzen dituztenak.

2024ko Zinegoak Hedapena Donostian

Ekainaren 13ko jardunaldian, Levante filmaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu. Brasilen, Frantzian eta Uruguain koproduzitutako filma da, audioa portugesez eta azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz dituena eta 2024an Rotterdameko Zinemaldiko Gazte Epaimahaiaren Saria jaso zuena. Kritikaren arabera:

David Katz: Cineuropa: “Kirol-galtzaileen filmen eta abortuaren egile-dramaren nahasketa dardarti eta izerditsua”

“Queer sororitatearen ospakizun hau kontserbadorismo brasildarraren aurrean, energia zorrotz eta borrokalari batez blai dago” Wendy Ide: Screendaily

“Film energetiko militantea. (…) Ez du zentzurik film hau “pedagogikoa” edo “panfletarioa” bezalako adjektiboekin kritikatzea; izan ere, (…) abortuaren debekua zein bidegabea den erakusteko pentsatua dirudi lehentasunez. “

2024ko Zinegoak Hedapena Donostian

Saio bakoitzeko sarrerak 5 € prezioa du eta Donostia Kulturaren webgunean eros daitezke, bai film laburren saiorako, bai LEVANTE filmerako.

Etorriko zara, ezta?