Emakumeak Ekonomi, Giza eta Kultur Eskubideak bultzatzen.

Lima-Sur-eko 4 zonaldetako emakumeak, Ekonomi, Giza eta Kultur Eskubideak bultzatzen. (Peru)

pro8 1000

Lau barrutitako emakumeek eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak sustatzen dituzte Lima Sur eremuan (Peru)

Laburpena: Limaren hegoaldean, 1.114.387 biztanle daude. Metropolia planifikatu gabe hazi denez, pobrezia-guneak sortu dira hiriaren kanpoaldean. Limaren hegoaldean (hots, Lima Sur izenez ezagutua), hiriburuko biztanleen % 25 biltzen da. Lima Sur inguruan bizi direnen heren bat edo, alegia, 297.821 pertsona, pobrezia-egoeran bizi da, eta 13.397 pertsona muturreko pobrezia-egoeran. Egitasmo honen bidez, Lima Sur aldeko lau barrutitako emakumeen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dugu; hain zuzen ere, Villa El Salvador, Villa María del Triunfo, San Juan de Miraflores eta Lurín barrutietako emakumeena. Emakumeen elkarteetako 200 emakumerekin lanean dihardugu. Elkarte horiek beren barrutietan lanean aritu dira hainbat urtez eta “Emakumeen agenda politikoa” sustatu dute. Emakumeen gaitasunak sendotu nahi dira, eurek susta eta zabal dezaten eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen arloko genero-berdintasuna. Emakumeek bizitza publikoan parte hartzeko eta politikan eragiteko prozesuak bultzatuko dira, aurrekontu parte-hartzailearen bidez; horrela, estatuaren inbertsioa aukera-berdintasuna sustatzera bideratuko da. Orobat, hedabideetan, emakumeen irudia eta haiei buruzko informazioaren tratamendua eta izaera sexista aldatu nahi ditugu, behar bezala aurkez dezaten zeinen garrantzitsuak diren emakumeak barrutiak garatzeko.

Helburuko populazioa: Lau barrutietako “Emakumeen agenda politikoa” sustatu duten elkarteetako 200 emakume, egitasmoaren bidez lortutako informazioa jasotzen duten barrutietako 100 emakume, 15 gizon (funtzionarioak, barrutietako alkateak, udal alkatea). Guztira: 315 pertsona.

Emaitzak:

1. Emaitza: Lima Sur aldeko lau barrutietako “Emakumeen agenda politikoa” osatzen duten elkarteetako 200 emakumek sendotu egin dituzte eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen genero-berdintasuna sustatzeko eta zabaltzeko gaitasunak.
2. Emaitza: Emakumeek parte hartzea eta politikan eragitea sustatu da Lima Sur aldeko lau barrutietan.
3. Emaitza: Hedabideetan, aldatu egin da emakumeen irudia eta haiei buruzko informazioaren tratamendua eta izaera sexista.

Finantziazioa:

Hernaniko Udala: 55.943,65€
Tolosako Udala: 14.803,12€
Irungo Udala: 11.996,69€
Hondarribiko Udala: 5.236,52€
Egitasmoaren aurrekontua, guztira: 87.979,98€

Gauzatze-aldia: 2012-2014