Sexu- eta genero-aniztasunari buruz eragiten, hezten eta sentsibilizatzen, ikuspegi lokal-global feminista batetik.

Laburpena: Proiektu honekin, Euskadin eta Erdialdeko Amerikan LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde egiten ari den lanarekin jarraitzea eta sendotzea bilatzen dugu.
Kolektiboaren eskubideak defendatzea helburu duten euskal erakundeak eta Erdialdeko Amerikakoak indartuz; gaitasunak instalatuta utziz eta baliabide pedagogikoak sortuz, hezkuntza-esparruko hainbat eragilek beren lana aniztasun guztiak errespetatuz eta onartuz egin dezaten; herritarrak sentitzeko, maitatzeko eta izateko dauden modu anitzei buruz sentsibilizatuz eta kontzientziatuz..

Xede-biztanleria: Proposamen honen xede-biztanleria zabala eta askotarikoa da, hainbat kolektibotara iritsi nahi da, hala nola gizarte-erakunde edo mugimenduetako langile eta boluntarioengana, ikastetxeetako irakasle eta ikasleengana, klase politikora eta, oro har, euskal biztanleengana.
Zuzeneko xede-biztanleria 1.582 pertsonakoa da (873 emakume, 683 gizon eta 26 pertsona ez-bitar). Horiekin egingo da lan zuzenean, eta proiektu honetako jardueretan parte hartuko du.

Online lehiaketaren azala

Emaitzak:
E1. Trans* pertsonen desestigmatizazioa bultzatu da, haien nortasuna eta ikusgarritasuna indartuz – ikuspegi lokal-global feministatik –, euskal gizartearen eta Erdialdeko Amerikako gizartearen aurrean beste identitate mota batzuk jarriz, eta erakunde publikoen aurrean eraginez emakume transek gainerako herritarrek dituzten lan-aukera berberak izan ditzaten.

E2. Euskal ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta hezkidetzako arduradunek eta/edo orientatzaileek aniztasun afektibo-sexualari eta genero-identitateari modu naturalean heltzeko gaitasunak garatzea beren lanean eta bizitzan.

E3. Kulturaren bidez, gizartea eraldatzeko tresna gisa, LGTBI+ kolektiboaren irudi positiboa islatzea, herritarrak kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko, Iberoamerikan bizi diren errealitateen adibideak barne hartuz.

Finantzaketa:
Lankidetzaren Euskal Agentzia: 208.992,48 €

Tokiko ekarpena: 56.729,25 €

Proiektuaren aurrekontua guztira: 265.721,73 €

Exekuzioa: 2023-2025