Kolonbiako, Guatemalako, Salvadorko eta Euskal Herriko emakumeek, Aieteko Jauregian, 2024ko urriaren 3,4an eta 5ean, “Memoria, tokiko-global ikuspegi feministatik abiatuta, bizikidetza baketsua eraikitzeko tresna gisa” proiektuaren barruan, Asocolemad (Kolonbia), Baketik (Euskal Herria), Tokiko Garapenerako Kolektibo Feminista (El Salvador), Mugen Gainetik (Euskadi), Otras Voces (Kolonbia) eta Verdad y vida Elkarte Zibila (Guatemala) erakundeen izenean, euskal erakundeei eskatu diete, gaur argitaratutako komunikatuan, erakundez erakunde aitor ditzaten eta baliabideak eman diezazkieten emakumeei, haien esperientziei eta begiradei, “ikuspegi feminista memoria-politiketan integratzeko premia dela eta kontakizun zabalagoak eraiki behar direla, emakumeek subjektu politiko, biktima, erresistente eta bake-eraikitzaile gisa duten zeregina aitortzeko eta bake-bideak erraztuko dituzten ibilbide-orriak aktibatzeko”.


