
Laburpena: Proiektu honek Donostiako ikastetxeetan jantokien kudeaketa-ereduei buruzko kontzientzia kritikoa sortzen laguntzeko asmoa du, tokiko kontsumo jasangarri ekofeministaren ereduetara hurbilduz ikuspuntu lokal/globala kontuan hartuta.
Helburu horrekin, proiektu honetan hedapenerako tresnak garatuko dira Donostiako ikastetxeetako komunitatea, profesionalak, ikasleak edo familiak izan, seme-alabek eskolan eta etxean jaten dutena eta hura ekoiztu eta banatzeko nagusi diren merkaturatze ereduen inguruan pentsatzera lagundu nahi ditugu ikuspegi feminista lokal-global batetik abiatuta.
Xede-biztanleria: Xede-biztanleria Donostiako ikastetxeekin harremana duen jendartea orokorrena. Xehetasunetan sartuta:
Donostiako ikastetxeak, orokorrean (50-53), publikoak, pribatuak ala itunpekoak izan, tamaina guztietakoa eta hezkuntza etapa guztietakoa.
Donostiako ikastetxeetako langileak, iraskaslegoa, zuzendaritza eta zerbitzuetako-langilekoak gida jaso eta galdetegia erantzun dezatela espero dugu. Batak eta besteak iritzi kritikoa garatzen lagundu dietela espero dugu.
Ikasleoi dagokionez, 35000 ikasle inguru dago Donostian unibertsitate aurreko ikasketa mailetan. Horietatik 11.000 inguruk 12 urte baino gehiago dute, eta hauetatik 8.000 inguruk euskara hutsean ikasten dute. Hauengana bideratuko ditugu online jolasak, online inkestak eta sare-sozialen bitartez hedatutako bideo eta influencer ezagun baten jakinarazpenak.
Adin guztietako ikasleen gurasoak, azkenik, 50.000 donostiar baino gehiago dira. Ez dugu denongana iristeko ametsa, baina bai espero dugu 2.000 gurasok jasoko dutela hedatuko ditugun baliabideak (gida, inguruko esperientzia arrakastatsuak erakusten dituzten bideoak eta podkasta), hedabideetan zabalduko dugu informazioa, eta beraiek erantzuteko zabalduko dugun online inkesta.
Emaitzak:
E1. Donostiako 50 ikastetxeetako zuzendaritza talde eta langileek eskura dituzte eskolako jangeletako kudeaketaren eraldaketarako hausnarketa prozesurako baliabideak eta gurean nagusi den jangela, elikatura eta kontsumo ereduek gure gertuko eta urrutiko ingurugiroan, emakume eta gizonen arteko berdintasunean, hegoaldeko herrietan eta gure ume eta gazteen osasun eta ohituretan duten eraginaren inguruko informazioa hedagarria jaso dute.
E2.
Donostiako 50 ikastetxeetako ikasleek, gurean nagusi den kontsumo ereduaren albo kalteak nabarmentzen dituen informazioa jaso dute hizkuntza eta formatu erakargarrian eta eraldaketaren ibilbidean erreferente positibo izan daitezkeen gazteak ezagutu dituzte.
E3. Donostiako 50 ikastetxeetako 2000 guraso eta senitartekoak elikadura burujabe ekologiko eta feministaren abantailak ezagutu ostean eta gurean nagusi den jangela, elikadura eta kontsumo ereduak gure gertuko eta urrutiko ingurugiroan, emakume eta gizonen arteko berdintasunean, hegoaldeko herrietan eta herri gutxitu indigenetan eta gure ume eta gazteen osasunean dituzten eraginak ezagutzean 2 ikastetxeetako gurasoek eskola jangela ereduen aldaketarako hausnarketa bideak jorratzeko interesa azaltzen dute.
Finantzaketa::
Donostiako Udala: 29.997,73 €
Elkarteon ekarpena: 10.240,15 €
Proiektuaren aurrekontua, guztira: 40.237,88 €
Egikaritzea: 2024-2025
Proiektu hau Labore Oarsorekin partzuergoan egiten dugu.
Proiektu honen baitan sortu dugu, esaterako, “Eskoletako elikadura eraldatzen” gida.
Baita ere @elemelonsv Tiktok-er euskaldunak proiekturako sortu dituen bideoak, ikaslesgora iristeko helburua dutenak
Donostiako ikasleek elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzea helburua duen online jolasa:
Eskola jangelek elikadura burujabetzarantz egin dezaketen bidaia erakusten duten bi esperientzia arrakastatsu erakusten ditu sortu dugun ondorengo bideo honek
Online galdetegiak ere sortu ditugu. Hauetan jasotako erantzunek gure inguruko hezkuntza komunitateak kontu honen inguruan duen harrera eta ikuspuntua jaso nahi dugu:

Eta podcastak!
Bi euskal aktibistekin hitz egin dugu elikadura-subiranotasunaren inguruan, eta haiek podcast formatuan. Elkarrizketak (euskaraz) IVOOXeko ElikaON programan entzun ditzakezu.
Lehen atala entzun dezakezu jada!
Unax Segues Basajaun elkarteko kidearekin egindako elkarrizketa bat da. Basajaun elkartearen helburua da, bere web-orrian adierazten den bezala, «elikadura-subiranotasuna sustatzea, kapitalismoak eta elikagaien industrializazioak elikadurarekiko ezarritako zapalkuntza-ardatzei aurre egingo dieten egitura komunitarioak sortuz eta babestuz».
Entzun ezazu atala hemen:
Bigarren atalean Aspillako Nerea Arsuagak Amaia bere ahizparekin batera Andoinen aurrera daramaten barazki salmenta negozioaren atzean dauden balore eta oinarriak azaltzen dizkigu, hala nola egunorokoan aukeratu duten lanbide horren gazigozoak.
Amaia eta Nereak gurasoen baserriarekin modu ekologiko eta sostengarrian jarraitzea erabaki zuten duela urte batzuk. Ordutik hona, Donostialdeko familia asko eta askoren elikadura eta osasuna hobetu dute.
Nereak kontatzen diguna, interesgarri izateaz gain, garrantzitsua da! Entzun ezazu!

