Joan den uztailean gure sare-sozialetan jakinarazi genizuen lez, MUGEN GAINETIK Elkarteak Bizkaiko zenbait ikastetxetan ingurumenaren, generoaren eta dibertsitate sexualaren arloan abian jarritako ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko prestakuntza-proiektua amaitu da.
(h)ari komunikazioko kooperatibaren laguntzaz, iazko ikasturtean hasitako proiektuari jarraipena emateko asmoz, 2025eko irailetik 2026ko ekainera arte, ikus-entzunezko eta sentsibilizazioko tresnei buruzko prestakuntzak antolatu dira. Proiektu osoan, 2024tik 2026ra arte, Santurtziko Calasanz Prestakuntza Zentro Integratuko, Trapagarango Itxaropena Ikastolako eta Getxoko Andra Mari HLHIko 11-17 urteko ehun bat ikaslek parte hartu dute.
Zenbait saiotan, ikasleek ikus-entzunezko piezak sortzeko funtsezko tresnak ikasi eta jarri dituzte abian: ideia eta gidoiaren idazketa, teknika, ikus-entzunezko lengoaia, filmaketa… Hasierako prozesuan, generoarekin, dibertsitate sexualarekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako gaiei buruz hausnartzeko dinamikak garatu dira tokian-tokian nahiz proiektuko herrialde bazkidea den Perun. Horrela, historiak garatzeko moduko galderak suspertu dira.
Horren ondorioz, 11-17 urteko ehun bat ikaslek taldekako 25 film labur egin dituzte generoarekin, dibertsitate sexualarekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako gaiei buruz. Benetako sormenaz egindako sentsibilizazioa izan da!
Film labur guztiek Nagusiak – Bizkaiko Adineko eta Erretiratuen Elkarteko kideek ebaluatutako lehiaketan parte hartu dute, eta zenbait sari eman dizkiete. Parte-hartzaile guztiek euren saria jaso dute: zine-areto hurbilenerako sarrera bat ikus-entzunezko sormena elikatzen jarraitzeko!
Egindako lanak ikusi ahal izango dituzu hemen.
- Generoari buruzko film laburrak
- Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko film laburrak
- Dibertsitate sexualari buruzko film laburrak
Esteka honetan, iazkoak ikusi ahal izango dituzu
