ANAP: ASOCIACIÓN NACIONAL DE AGRICULTORES PEQUEÑOS

anap

ANAP Nekazari Txikien Elkarte Nazionala izaera sozialeko erakundea da, Kubako laborarien interesak ordezkatzen eta haien eskubideak bete daitezela zaintzen duena. 1961eko maiatzaren 17an sortu zen, 1959ko Nekazaritza Erreformaren Lehenengo Legearen bigarren urteurrenean.

Uharteko laborariak antolatzea eta orientatzea du helburu Kubako Iraultzaren nekazaritza-programaren egikaritzapenean, landa-ekonomia hobeto garatzeko, baita elikagaien produkzioa eta esportazioa ere, laborari horiek nekazaritza-arloko eraldaketaren partaide egitearekin batera. Bost urtean behin egiten den Biltzar bat antolatzen du, zeinean laborarien sektoreko problematikak eztabaidatzen eta aztertzen diren eta Buro Nazional bat aukeratzen den. Oinarrizko 3.500 erakunde baino gehiago dauzka, eta 200.000 kide baino gehiago.

ANAP-i buruzko webgunea