DESCOSUR

descosur

2005. urteaz geroztik ari da lanean Mugen Gainetik erakundea Descoko hegoko programarekin (Descosur), eta programa horren plan estrategikoan islatuta daude helburu eta emaitza produktibo, ekonomiko eta sozialak Arequipa Departamenduko zenbait probintziatarako. Lerrokatze estrategikoen garapena hartzen dute kontuan erabakiguneetako emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko. Ildo horretan, Descosur erakundeak landutako proiektuak tokiko gobernuei dagokien ekintzak biltzen dituzte (eztabaidatzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko jardunbideak), baita erakunde sozialei eta koordinazio-mekanismoei dagozkienak ere.

Descosur erakundearekin burutu den prozesuan zehar, produkzio-erakundeen sendotzea bultzatu da; produzitzaileen maneiu agronomikoaren efizientzian hobekuntza bultzatu da; emakumeen parte-hartzea sustatu da emakume horiek rol aktiboagoa izanez esparru ekonomiko, produktibo eta sozialean; eta biztanleriaren parte-hartzea sustatu da erabakigune publikoetan, biztanleria osoaren konpromiso eta erantzunkidetasun handiagoa lortuz.

DESCOSUR-en webgunera joan