CDMCH (Chiapasko Emakumearen Eskubideen Zentroa)

cdmch

Urrutiko aurrekariak ditu CDMHC Chiapasko Emakumearen Eskubideen Zentroaren eta Mugen Gainetik erakundearen arteko harremanak.Azken mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan, matxinatuen aurkako gerren ondorioak bizi izan zituen Erdialdeko Amerikako herritarrei laguntzeko proiektuetan uztartu ziren bi erakundeetako kideak.Biztanleria kalteberaren, indarkeriaren eta desparekotasunaren aurrean posizio solidarioak nola partekatzen dituzten adierazten digu horrek.

2008tik aurrera, Mugen Gainetik erakundearekiko hurbilketa bat egiteko asmoa izan zuen CDMCHk,eta orduz geroztik hainbat proiektu garatu dituzte batera.

2004an erregistratu zen juridikoki CDMCH, elkarte zibil gisa. Bere lehenengo etapan emakumeen eskubideen legezko defentsa juridikoa azpimarratu zuen CDMCHk, zalbalkundearekin eta atzerriko harremanekin batera.

Esperientziak oinarritzat hartuta, bigarren etapa bati ekin zion zentroak 2007. urteaz geroztik, zeinean emakumeen eskubide-urraketen prebentzioa, eta eskubideen sustatzaileen prestakuntza, eta parte-hartze aktibo eta solidarioa azpimarratzen den, baita gizonekin eta komunitateekin oro har izan beharreko lankidetza ere. Defentsako lan juridikoak izaera partizipatiboa hartu zuen ordutik aurrera, eta emakumeak berak dira, aldiz, kasurik gehienetan beren defentsaren arduradun egiten direnak CDMCHren langile espezializatuen akonpainamenduan eta gidan.

CDMCH-ren webgunera joan