CECASEM: Centro de Capacitación y Servicio para la Mujer

cecasem

20 urte baino gehiago lanean daramatzan Boliviako erakunde bat da. Sortu zenetik, landa-arloan lan egin du CECASEMek, komunitate indigena pobretuenen garapenean lagunduz, bereziki La Paz departamenduko Larecaja probintzian. Ondoren, pertsonen salerosketaren arazoari buruzko lan-ildo baten alde egin zuen, eta horrek hirietan ere lan egitera eraman zuen erakundea, batez ere La Pazen eta El Alton.

Mugen Gainetik erakundeak CECASEMekin batera hasitako prozesuaren helburua gaitasunak sendotzea eta gaitasun horiek finkatzea da jatorrizko biztanleria laborariko emakume eta gizonengan, intzidentzia politikoan eta zaintzan, emakume eta gizon horiek eska dezaten elikadurarako eskubidea, ura baliatzeko aukera erraztea, produkzio agroekologikoa eta birbanaketa ekitatiboa xede-biztanleriako emakume eta gizonen baliabideak kontrolatzeko aukeran eta kontrolean, markatutako beste hainbat helbururen artean.

CECASEM-en webgunera joan