“Gipuzkoan … LGBTI+ kolektiboaren inguruan dituzten pertzepzioak” ikerketaren argitalpena

Ikerketa: “Gipuzkoan bizi diren jatorri latinoamerikarreko biztanleek LGBTI+ kolektiboaren inguruan dituzten pertzepzioak”

Ikerketaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren jatorri latinoamerikarreko biztanleek, bai LGTBI+ kolektibokoek, bai zisheteronormatiboek, LGTBI+ kolektiboarekiko dituzten pertzepzioak eta bi aldagaien (genero-sexu identitatea eta jatorria) arteko intersekzioak duen eragina aztertzea da. Biztanleriaren sektore horretako hainbat ahots, bizipen eta ikuspegi bildu ditugu eta, modu osagarrian eta alderaketa bat egite aldera, bertako LGTBI+ biztanleen pertzepzioak eta bizipenak ere jaso ditugu.

Ikerketa hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzaturiko proiektu baten bidez sortu da.

IKERKETA

“Gipuzkoan … LGBTI+ kolektiboaren inguruan dituzten pertzepzioak” ikerketaren argitalpena