Gure lana mezenasgoko lehentasunezkoa dela aitortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Poz handiz iragartzen dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUAK
MEZENASGOKO LEHENTASUNEZKO JARDUERA

moduan aitortu duela Mugen Gainetikeko lana,
17/2025 Foru Dekretuaren arabera, interes orokorreko helburuen eremuan 2025-2029 aldirako mezenasgoko lehentasunezko jarduerak deklaratzen dituena, bai eta erakunde onuradunen eta jarduera horiek bete behar dituzten betekizun eta baldintzen zehaztapena ere.

Nazioarteko lankidetzaren esparruan, lehentasunezkotzat jotzen dira Gipuzkoan edo Gipuzkoatik honako helburu hauek dituzten programak eta jarduerak:


a) Giza eskubideen defentsa.
b) Genero-berdintasuna babestea eta sustatzea arlo ekonomikoan, sozialean edo politikoan.
c) Ingurumenaren iraunkortasuna eta etorkizuneko belaunaldien baliabideak eta bizimodua zentzuz erabiltzearekin bateragarriak diren bizimoduak defendatzea.

Aitorpena lortzeko, gure azken urteetako jarduera guztia deskribatzen duen memoria aurkeztu dugu.


Zuk ere ikusi dezakegu informazio guzti hori gure webguneko “Zer egiten dugu” atalean, Ameriketan zein hemen EAEn garatzen ditugun proiektu eta programa guztiak Foru Aldundiak nabarmendu nahi izan dituen lan-ildo horietan.

Baliabideak atalean ikus dezakezu, bestalde, azken urteotan sortu ditugun material eta baliabide guztiak ere.

Aitorpen horren ondorioz, Mugen Gainetikek 2025-2029 epean jasotzen dituen bazkideen edo pertsona edo erakunde emaileen ekarpenek eta dohaintzek lehentasunezko mezenasgo-jarduerei aplika dakizkiekeen zerga-onurak izango dituzte, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak zehazten duen bezala.

Arauak finkatzen duenaren arabera:

  • Enpresentzat, “sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek, establezimendu iraunkorraren bidez jarduten badute, kuota likidotik kendu ahal izango dute lehentasunezkotzat jotako jardueretara bideratutako zenbatekoen % 18, baita publizitate-babeseko kontratuen arabera ere”.
  • Profesional autonomoen kasuan, “Zuzeneko zenbatespenaren araubidean jarduera ekonomikoak garatzen dituzten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek lehentasunezkotzat jotako jardueretara bideratutako zenbatekoen % 18 kendu ahal izango dute kuota osotik, publizitatea babesteko kontratuen ondorioz ordaindutako zenbatekoak barne”.
  • Pertsona fisikoen kasuan, “Aurreko letran sartuta ez dauden Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek kuota osotik kendu ahal izango dute lehentasunezkotzat jotako jardueretara bideratutako zenbatekoen % 30 (ohiko % 20 kendu beharrean)”

Beraz, aukera ezin hobea da gure lana diruz behintzat babesteko.

Ekonomikoki laguntzeaz gain gure lan modu egonkorrean babestu nahi baduzu, Mugen Gainetiken bazkide egin zaitezke HEMEN

Bazkidetu nahi ez baduzu baina dohaintza bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke mugen@mugengainetik.org helbidera idatziz edo jo HONERA


Ez galdu gizartearen hobekuntzaren alde aritzeko aukera hau!